Eguenean, martxoak 6, Ordainduko kaltetuek Elorrion egingo dute protesta ekimena eta horren arrazoiak eman dituzte: "Ez da kasualitatea Elorriora eta zehatzago esanda, Eroskira joatea protesta egitera. Ez gara bertako bazkideen aurka manifestatutako, eurenganako solidaritate guztia erakutsi gura dugu. Eta Markaideren kontra ez dugu ezer, baina Eroskiko presidenteari, Mondragon Taldeko presidenteetako bat eta taldeko kongresuko presidentea denari konponbideak bila ditzala eskatzen diegu".
Autobusak ere antolatu diutzte: "Oraindik izena eman ez dutenek bihar, martitzena, izango dute horretarako aukera, Arrasate Pasealekuko lokalean, 10:00etatik 12:00etara". Autobusa, ostera, Garibaitik irtengo da eguenean, 10:00etan.
Otsaileko azken mobilizazioa
Bestalde, eta eguenero bezala, otsailaren 27an ere elkartu ziren Ordaindu plataformako kideak. Garibaien elkartu eta Maalatik bueltan Iturriotz kaleko Laboral Kutxaraino joan ziren. Informazio orriak banatu zituzten bertan eta egonalditxoa egin ondoren, Biteri plazara itzuli ziren.