Arrasateko Udalaren adierazpen bateratua saharar herriaren kausari atxikimendua erakusteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ots. 28a, 15:25

Arrasateko Udaleko Bildu, EAJ, PSE-EE eta Aralar udal taldeetako bozeramaileek adierazpen instituzional bateratua sinatu zuten atzo Saharako Arabiar Errepublikaren aldarrikapenaren 38. urteurrenean. Atxikimendu keinu gisa, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren bandera jarri zuten atzo udaletxeko balkoian.

Jarraian, Arrasateko Udaleko egunerokotasunean lanean diharduten alderdi politiko guztiek sinatutako idatzia:

"BILDU, EAJ-PNV, PSE-EE eta ARALAR udal taldeetako bozaramaileek , 2014ko otsailaren 27ko dataz, honako adierazpen instituzionala onartzea erabaki dute:
“2014ko OTSAILAK 27

Euskadi Sahara koordinakundeak Saharako Arabiar Errepublikaren aldarrikapenaren 38. urteurrenean aurkeztu duen eskariaren kariaz, eta azken urteotan Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruan aurrerapenik egin ez delako ikuspuntua partekatzen dugula, esate baterako:

-    Mendebaldeko Saharako lurraldearen bi herenen okupazioa, urtetan eta urtetan luzatzen dena eta indar militarrek babesturiko 2700 km luze den minaz josiriko hesi batek bermatzen duena.

-    Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen legez kanpoko ustiapena. Etenik gabe jarraitzen duena eta zenbait arlotan, arrantzaren kasuan bezela, europar batasunaren konplizitatearekin bermatzen dena.

Mendebaldeko Saharako he- rritarren oinarrizko giza eskubideen etengabeko zangopilatzea. Saharar herritartasunaren aldeko aldarriak, okupazioaren inpunitatearen babespean itotzen jarraitzen  dute. Urtez urte, giza eskubideen aurkako erasoen testigantzak, nazioarteko begiraleen pasibotasuna areagotzen den era berean areagotzen direlarik. Arlo honetan, gogoratu besterik ez dugu Nazio Batuen Erakundeak, munduan zehar hedaturik dituen bake misioen artean, Mendebaldeko Saharakoa dela giza eskubideen arloan eskuduntzarik, ezduen misio bakarra.

Arrasateko Udalak, saharar herriaren kausarekiko atxikimendua erakutsi nahi du eta honako hauek egiteko konpromisoa hartzen du


a) web komunikaziorako euskarrietan saharar herriari babesa adieraztea


b) Udaleko aurrealdean, otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren bandera jartzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak