Azken partiduan Atletico San Sebastian menpean hartu ondoren, lehenengo postua aste bukaera honetan lor dezakete.
Aratusteak direla eta, partiduaren ordutegia berezia izango da: MU gaur lehiatuko da, Iturripen (20:00), Goierri-Verkol taldearen kontra. Urretxuarrak sailkapenean beherago dauden arren, ez da erlaxatzeko norgehiagoka izango.
Ford Mugarrik atsedena
Eskubaloiko mutilek, aldiz, aste bukaera honetan atseden izango dute. Bada, Arandoren mutilak martxoaren 8an indarberrituta bueltatuko dira Iturripeko kantxara.