Sindikatuek eta eragileek deitu dituzte astelehenerako mobilizazioak, eta ibarrean, esaterako, LABek, Askapenak, eta Arrasateko gazteen sozioekonomia batzordeak bat egin dute deialdiarekin.
LABek gainera autobusa antolatu du joan gura dutenentzat. Aurretik ez dela izenik eman behar eman dute aditzera. Hiru tokitan hartu ahal izango da autobusa:
- Arrasateko Garibai geltokian 08.45etan.
- Elorregitik, 08.55etan
- Bergarako autobus geltokiti 09:00etan.
Debarroko LABek Bilbora joateko deialdia eguaztenean egin zuen, hain zuzen ere, Eibarko Armeria Eskolan eginiko bileraren ostean.