Bilboko Mina Espazioan eta handik abiatutako Antzerkiola Imaginarioa taldean ditu bere sustraiak Khea Ziater taldeak; eta bere azken antzezlanak, Satisfaktion-ek, Donostia Kulturak ematen duen euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza onenaren saria jaso zuen iaz.
Maria Urzelai bergararra, Kriss deitutako aktoresa, da obrako protagonista; Alex Gerediaga, zuzendaria; Azegiñe Urigoitia, jantzien arduraduna; eta Oier Ituarte, argiztapenarena.
Sinopsia
Kriss eskarmentudun aktoresa bat da; urteak daramatza obrak antzezten. Orain gutxi arrakastara zuzenean eramango zuen proiektu bati ezetza eman behar izan zion, haurdun zegoelako. Arrasaten berragertuko da agertoki gainean, errepresentatu gabe gelditu zen prostitutaren pertsonaiari bizitza emanez.