Hainbat bide izango dituzte eskura horretarako:
- E-posta: harira@goiena.com
- Twitter: #harira
- Whatsapp: 688 69 00 17 (ahots bidezko mezua zein idatzizkoa)
- Telegram: 688 69 00 17 (ahots bidezko mezua zein idatzizkoa)
- Erantzungailu automatikoa: 688 69 00 17
Herritarren kezkak, iradokizunak, iritziak, kexuak… ere jasoko dira saioan, beraz, aurrez bidaliz gero beti ere; astelehena izango da galderak bidaltzeko azken eguna.
Eneko Azkarate izango da 'Harira' saioko aurkezlea.
Arrasateko alkatearen ondoren etorriko da gainerako herrien txanda. Honakoa izango da alkateen errondaren egutegia:
- Otsailak 25: Arrasate. Inaxio Azkarragaurizar.
- Martxoak 4: Bergara. Jaione Isazelaia.
- Martxoak 11: Oñati. Mikel Biain.
- Martxoak 18: Aretxabaleta. Ana Bolinaga.
- Martxoak 25: Eskoriatza. Beñat Herce.
- Apirilak 1: Antzuola. Inma Beristain.
- Apirilak 8: Aramaio. Ramon Ajuria.
- Maiatzak 6: Elgeta. Oxel Erostarbe.
- Maiatzak 12: Leintz Gatzaga. Eugenio Otsoa.
Martitzenetan 22:00etan eta 00:20ean emitituko da Harira, eta hurrengo egunean, 15:00etan eta 19:00etan.