Postre tradizionala izan zuten ostean: gazta irasagarrarekin. Eta digestioa suabe egiten laguntzeko, fruta pixka bat.
Bazkal ondoren, giroa alaitzeko, Asier eta Gorka batu zitzaizkien alboka jo, bertso ederrak abestu eta txisteak kontatzera. Gisa horretan igaro zuten arratsaldea eta, orduak pasa ahala, bazkideren bat edo beste ere ausartu zen txisteren bat kontatzera.
Umore ona, giro polita eta bazkari ezin hobea izan zituzten, beraz.


