"Izaten ari den arrakasta ikusita sarrerak ondo salduko zirela aurreikusten genuen, baina sarrera gehienak bi astean saltzea ezuste polita izan da"; horrela laburbildu du Karmelo Alberdi kultura programatzaileak El intérprete antzezlanaren sarrerekin gertatutakoa.
Bada, sarrera kopuruak baino gehiago, jendearen bizkortasunak harritu ditu: "Jendeak emanaldia gertuago dagoenean erosten ditu sarrerak".
Antzerki arrakastatsua
Estreinatu zenetik arrakasta izan du ikuskizunak eta Etxeandiak esan du pozik dagoela: "Gasteizen sarrerak ordubetean saldu ziren". Horrelako oihartzuna izateko El intérprete-k zein osagai duen galdetuta, bada, hori obra ikustera joanda jakiten dela dio aktore bizkaitarrak.