Los Txingones taldearen eskutik festa mexikarra gaur Iluntz tabernan

Imanol Gallego 2014ko otsailaren 21a

Pipermin erronka, janari mexikarra, garagardoa, mozorroak, tekila... 21:00etatik aurrera, Mexikoko edozein herritan egiten den festa baten itxura izango du Iluntz tabernak.

Hori guztia girotzeko, gainera, Los Txingones talde misteriotsuak sorpresaz beteriko emanaldi berezia eskainiko du. Festa giroan murgiltzeko ez da aitzakia askorik behar izaten; hala ere, Iluntz tabernan, aitzakiak baino gehiago, pisuzko arrazoiak emango dituzte gaur gauean. Sofak sortu ohi duen lozorritik irten eta padrisimo pasatzeko aukera ezin hobea antolatu dute Arrasateko taberna beterano horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak