Galdutako irakurketa bisuala berreskuratzeko solasaldiak

Imanol Gallego 2014ko ots. 22a, 09:50
Eguaztenean gaztelerako taldeak egindako solasaldia.
Prosa edo poesia. Literatura hitza bi kontzeptu horiei lotuta dago. Jende askorentzat, hor amaitzen da literatura eta bere irudimenaren hegaldia.

Aurreko urtean, ideia hori apurtu eta literaturari esparru berri bat zabaltzeko asmoarekin, Kulturateko literatura solasaldien barruan komikia sartu zuten antolatzaileek.

Irudiaren irakurketa

"Hitzak irakurtzetik irudiak irakurtzera aldea dago, baina jendeak bizkor jaso du aldaketa", aipatu du Antonio Altarribak, solasaldietako koordinatzaileetako batek. Haren ustez, jendeak irakurketa soil bat egitetik irakurketa osoagoa egitera pasatu behar du.

Hurrengo saioak

Hain zuzen ere, martxoan borobilduko dute irakurle askoren jakin-mina piztu duen ziklo hori.
Aurretik baina, eguaztenean,  euskarazko taldearen txanda izango da. Haiek, Joxe Azurmendiren gidaritzapean, Barkamena, kondena, tortura obraren inguruan mintzatuko dira.Betiko moduan, solasaldiak 18:30ean hasiko dira. Gogoan izan behar da saio guztiak irekiak direla, baina liburua irakurria izatea ezinbestekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak