Hain zuzen ere, Oihan Vegak girotuko du gazte txokoa.
Erritmoaren errege
2007. urtetik aurrera Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna Euskal Herriko DJ erreferente bilakatu da, 100 herri baino gehiagotatik igaro baita bere disko festa entzunarekin.
Euskal Herriko disko festa handienak egin ditu, Donostian, Aste Nagusian, Zurriolako hondartzan 3.000 pertsonaren aurrean, eta Kilometroak eta Ibilaldia jaialdietan 8.000 pertsonaren aurrean.
Biharkoa, baina, saio berezia izango da. Formatu txikiagoko emanaldi honetan, Oihan Vega gertuago izateko aukera gozatzeaz gain, horrelako saio txikietan sortzen den giroaz gozatzeko aukera izango da. Duda barik, Bergarako DJak Arrasateko gaztetxo guztiak dantzan jarriko ditu bihar arratsaldean.