Atzo hasi ziren 2013 urteko asfaltatze planari dagozkion obrak Arrasaten. Meatzerrekan ekin zieten eta herriko beste hainbat tokitan ere egingo dituzte datozen bi asteotan. Gaur bertan, Santa Marina auzoan egin dituzte. Lanek zirkulazioari eragingo diete hainbat kasutan eta Udalak neurriak hartuko ditu; edonola ere, zaila da iragarpen zehatza egitea, obrak eguraldiaren menpe daudela kontuan izanik.
Ondorengo tokietan egingo dituzte lanak datozen egunetan:
Eroskira GI-627 errepidetik sartzeko dagoen errotondan eta Eroski pareko bidean.
Osiña Etxagibel kaleko zubian.
Jose Luis Inarrako igoeran, Emakume txokorako pasotik gorako zatian.
Kiroldegiko sarreran.
Ospitaleko aparkalekuan
115.000 euro
Excavaciones y transportes Orsa S.L. enpresari adjudikatu dio Udalak 2013 urteko asfaltatze planari dagozkion obrak egitea, 115.000 eurotan. Asfaltatze lanek zirkulazioan eragingo dute eta Udalak neurriak hartuko ditu ahalik eta eragozpen txikienak sortzeko.