Arrasateko Udalak jakin du, "ohiko egiaztapenak" egin ostean, Maite Albesek aurkeztutako irudia eskubide batzuek babestuta dagoela. Beraz, irudi hori ezin dute erabili, Udala izango litzatekeelako plagioaren erantzule. Horrenbestez, erabaki dute lehiaketan bigarren geratu zen kartela erabiltzea aurtengo Aratusteak iragartzeko.