Musakolako ludoteka ibiltariaren azken zapatua izango da otsailaren 22koa

Jon Moñux 2014ko ots. 18a, 18:48

Ludoteka ibiltariak egindako saio bat.
Otsaila amaitzen dela eta, ludoteka ibiltaria San Andres auzora joango da hurrengo hilabetean.

Hiru astetan Musakolan egon eta gero, mugitzeko momentua iritsi zaio Ludoteka ibiltariari. Auzo horretan egindako hiru saioetan, sukaldatzen aritu dira gaztetxoak. Bizkotxoak eta pizzak egin zituzten aurreko zapatutan, eta oraingoan ere egingo dute zerbait. Otsailaren 22an, zapatua, azken hitzordua izango dute Musakolako gazteek eta Ludoteka ibiltariko kideek. hezitzaileak bertan izango dira 10:30ean eta 13:30ak arte animatzen direnekin pasatuko dute goiza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak