Alkateak Goiena telebistan otsailaren 25etik aurrera

Goiatz Arana 2014ko ots. 17a, 21:00

Inazio Azkarragaurizar izango da 'Harira' saioko lehen gonbidatua.
Goiena telebistak otsailaren 25ean hasiko du saio berri bat: 'Harira', martitzenetan, 22:00etan, Eneko Azkaratek aurkeztuta. Debagoieneko alkateei egindako elkarrizketa saioa izango da eta Arrasateko alkate Inazio Azkarragaurizar izango da lehen gonbidatua. Herritarek alkateari galderak egiteko aukera izango dute, aldez aurretik bidalita.

Arrasateko alkatearen ondoren etorriko da gainerako herrien txanda. baina alkateez gain, indar politikoetako bozeramaileei ere hitza eskainiko zaie. Eta baita herritarrei ere. Izan ere, herritarren kezkak, iradokizunak, iritziak, kexuak… ere jasoko dira saioan. Horretarako, hainbat bide erabiliko dira. Honako hauek:

  • E-posta: harira@goiena.com
  • Twitter: #harira
  • Whatsapp: 688 69 00 17 (ahots bidezko mezua zein idatzizkoa)
  • Telegram: 688 69 00 17 (ahots bidezko mezua zein idatzizkoa)
  • Erantzungailu automatikoa: 688 69 00 17

Hortaz, alkateei edozein galdera luzatu edo herriko edozein gairen gaineko iritzi edo iradokizunik egin nahiz izanez gero, debagoiendarrek izango dute aukera. Astelehena izango da galderak bidaltzeko azken eguna. Goienak parte hartzeko aukera eskaini nahi die herritarrei.

Honakoa izango da alkateen errondaren egutegia:

  • Otsailak 25: Arrasate. Inaxio Azkarragaurizar. 
  • Martxoak 4: Bergara. Jaione Isazelaia. 
  • Martxoak 11: Oñati. Mikel Biain.
  • Martxoak 18: Aretxabaleta. Ana Bolinaga. 
  • Martxoak 25: Eskoriatza. Beñat Herce. 
  • Apirilak 1: Antzuola. Inma Beristain.
  • Apirilak 8: Aramaio. Ramon Ajuria.
  • Maiatzak 6: Elgeta. Oxel Erostarbe.
  • Maiatzak 12: Leintz Gatzaga. Eugenio Otsoa.  

'Tertulia', gaurkotasunezko gainen gainean

Ez da, ordea, Goiena telebistak otsailean estreinatuko duen saio bakarra izango. Horren ostean, otsailaren 28an, egubakoitza, beste bat etorriko da: Tertulia. Larraitz Zeberiok aurkeztua, gaurkotasunezko gaiak jorratuko dituzte mahai-inguruan. Euskarazko dokumentala bat eskainiko da astero, (egubakoitzetan, 22:00etan hasita) eta dokumental horren protagonistak, egileak edo gaiarekin zerikusia dutenak batuko dira eztabaidara Goiena telebistako platoan.

'Amaia DJ', gazteendako bideoklipak

Baina martxoak ere ekarriko ditu berritasunak. Horien artean, Amaia Txintxurretarena, gazteei zuzendutako euskal musika taldeen bideoklipen gainekoa: Amaia DJ. Disko jartzaileen eran agertuko zaigu txikien eta gaztetxoen artean horren arrakasta daukan Goienako aurkezle oñatiarra. Eta ikus-entzuleek aukera izango dute, aldez aurretik, mezuak, klip eskariak, zorion agurrak, argazkiak eta bestelakoak bidaltzeko, sare sozialak, telefonoa edota e-posta erabilita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak