1. Lesioak lesio, beste urte batez profesionaletan.
Oso pozik nago. Azken lesioa oso gogorra izan da, errekuperatzen nabil, eta, beste talde baten kalean egongo nintzen arren, Caja Rural taldea %100ean dago nirekin. Errehabilitazioa gogorra ari da izaten, baita psikologikoki ere.
2. Badaramazu izandako lesioen kontaketa?
Pentsatzen jarrita, zazpi ebakuntza izan ditut, baita ebakuntza gabeko hausturak ere. Haustura gehiegi izan dira. Gogorrena? Azken hau, mokor inguruan izan da-eta.
3. Eta pentsatu al duzu inoiz: "Nahikoa da, utzi egingo dut"?
Batzuetan bai: erorketa duzun egunean, edo ebakuntza egunean. Baina egunak pasa ahala, errehabilitazioan buru-belarri sartu eta bizikleta berriz noiz hartu izaten da pentsamendua.
4. Aurretik dituzun lasterketen artean, zeinek ilusio handien?
Ez dakit lehiatzeko moduan egongo naizen, baina Euskal Herriko Itzulia polita da guretzat; eta Espainiako Itzulia da egiten ditugunen artean garrantzitsuena.
5. Ohi baino beranduago eman zenuen profesionaletarako saltoa.
Ikasteketan buru-belarri sartu nintzen, lehentasuna eman nien. Ingeniaritza bukatzean, urtebeteko epea eman nion neure buruari ziklista profesional izateko, eta gero Orbeako aukera etorri zen.
6. Unibertsitate tituludun asko dago tropelean?
Asko ez, baina lehen gutxiago zegoen. Poliki-poliki jendea badabil ikasketak profesional munduarekin uztartzen, txirrindularitza bukatzen denean zerbait izateko.
7. Zer kostatzen zaizu gehiago, euria egin arren entrenatzea ala dieta mantentzea?
Dietarekin ez dut arazo askorik, denetarik jaten dut eta ez dut kilo askorik hartzen. Euriarekin bai sufritzen dut, hozbera samarra naiz-eta.
8. Bost orduko lasteketaren ostean, helmuga begi bistan duzu. Zer duzu buruan?
Normalean, ezer ere ez: topera joan ohi zara, 190 pultsaziotara, eta une horretan pentsatzea zaila da. Oso kontzentratuta zaude gauzak ondo egiteko.
9. Paisaia ederretan ibiltzen zarete. Lasterketan baduzue horretaz jabetzeko astirik?
Astiro goazenean; oso bizkor ba-goaz, ezin da. Pena da: Pirinioetan edo Alpeetan zure sufrimenduarekin zoaz portuan gora, ez duzu ezer ikusten eta telebistatik konturatzen zara non ibili zaren.
10. Semeak edo alabak txirrindulari izan gura du. Zein da lehen aholkua?
Errepidean kontuz ibiltzeko. Izan gura badute, izateko; baina nik etxean sufrituko nuke, emazteak nirekin sufritzen duen moduan.
----------
Makila magikoa baneuka: "Munduko ezberdintasunak amaituko nituzke: Afrikan jaiotzen denak, esaterako, ez dauka ezer egiteko aukerarik"