Mendia eta sagardotegia uztartu dituzte oraingoan Besaidekoek

Eneko Azkarate 2014ko ots. 17a, 08:41

Belkoain mendiaren tontorrean atera zuten argazkia Besaidekoek.
Egun ederra igaro zuten atzo, domeka, Arrasateko Besaide mendizale taldekoek. Bi tontor igo eta sagardotegian bazkaldu zuten-eta. Hain justu ere, Andatza eta Belkoain mendi tontorrak egin zituzten eta Adunako sagardotegi baten bapo bazkalduta itzuli ziren arratsalde partean berriro ere Mondragoera.

Kontatu dutenez, goizeko zazpi eta erdietan irten ziren Garibaitik 37 lagun autobusean Usurbileraino. "Usurbildik irten gara 8 eta erdietan aldapaz gora; lehenengo, Andatza mendi tontorreraino (562m), eta, hemendik, paisaia zoragarria ikusi dugu: Orio, Zarautz, Getaria eta Aia. Ondoren, beste mendi baterantz abiatu gara Belkoain (491m), eta, hemendik, ikusi ditugu geure azpian Andoain, Billabona eta Aduna".

Behin bigarren tontorra egin eta gero, aldapaz behera Adunaraino jaitsi eta eta sagardotegira. "Bazkari zoragarri baten ondoren, buelta Arrasatera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak