Mintzapraktika programa
Hilean behin geratzen dira Zaharberri egitasmoko eta Udal Euskategiko ikasleak ekintzak egiteko, euskararen erabilera normaltzeko helburuarekin. Horrez gain, asteburuetan ere ekintzak egin ohi dituzte eta, zehazki, Arrasaten, 17 talde osatu dira astero elkarrekin, gutxienez, ordu betez euskaraz kontu kontari jarduteko.
Animatuz gero, nahi duenak eman dezake izena egitasmo horretan, e-posta honetara idatzita: zaharberri@aedelkartea.com.