Elkartruke ekimenari esker, mozorro trukea egongo da bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu

Trukearen kultura hedatzeko helburua duen Elkartruke ekimenak mozorroak trukatzeko aukera eskainiko du bihar Azoka Plazan.

Mozorroen trukea 12:00etan egingo dela iragarri dute antolatzaileek: "Ganbara berriz erabiliko ez dituzun mozorroz beteta duzula? Hau da zure lekua!", diote. Era berean, arropa, liburuak, jostailuak eta bestelako materiala trukatzeko aukera egongo da Azoka Plazan bertan, 10:00etatik 14:00etara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak