Gutxinaka bada ere, Ford Mugarri beherantz doa sailkapenean. Joera hori honela azaldu du Arandok: "Lehen itzulian momentu puntualetan alde irteten ziren jokaldiak eta bigarren itzulian, ordea, ez da horrela. Lehen aurkaria berdintzear zegoenean hiru goleko aldea egiten genuen eta orain, berriz, berdindu egiten digute".
Jorge Santosen itzulera
Bestalde, Pablo Gartzia entrenatzaileak Jorge Santos jokalari beteranoa kantxaratzeko aukera izango du. Denboraldi hasieratik belaunetik min hartuta egon da Santos.