Izen-ematea irekia da Besaideko bi irteeretarako. Formigalera joan ahal izateko, astelehenetik eguaztenera eman beharko dute izena interesatuek, 18:30etik 19:30era. Frantzian egingo duten mendi zeharkaldirako, otsailaren 18an, 19an eta 24an egongo da zabalik izen-ematea, 19:30etik 20:30era.
Martxoaren 9an ibilaldi neurtuak izango dira Aretxabaletan. Eskola Mendizaletasuna programaren barruko egitasmoa da eta Gipuzkoako beste herri batzuetan ere egingo dira ibilaldi neurtuak: Legazpin, Azkoitian, Donostian eta Errenterian. Eskolarteko 27. mendi lehiaketa hori 08:30 edo 9:00 aldera hasiko da herriotan.
Horrekin loturik, etorkizuneko mendiko begiraleak prestatzeko asmoz, Internet bidez egiteko hainbat ikastaro antolatu ditu Gipuzkoako Mendizale Federazioak: Gipuzkoako Mendizale Federazioaren 27. Eski Zeharkaldia, elur mota guztietako eski tekniken ikastaroa eta izotz eskalada ikastaroa. Martxoaren lehenengo hamabostaldian egingo dira hiru ikastaroak.