Espainiako Promesa mailako txapelketak jokatu dira oraingo asteburuan Antequera-n (Andaluzia) eta urre eta brontzezko domina banarekin itzuli dira Arrasateko atletak. Maialen Axpek pertikan lortu du urrezkoa, 3,75 metroko saltoa eginda (4,01ekoa du markarik onena), eta Iñigo Uribarrenek brontzezkoa jantzi zuen salto hirukoitzean 15,36ko saltoa eginda (Bere marka onena 15,60koa da).

Iñigo Uribarren, eskuinean, podiumeko hirugarren lekuan.
Anoetan, ostera, Gipuzkoako Txapelketa Nagusia jokatu dute asteburuan, pista estalian. Malen Ruiz de Azuak zilarrezko domina eskuratu zuen pertika-saltoan (3,80 metro) eta Istar Dapenak, modalitate berdinean, urrezkoa lortu zuen (4,50 metro).