Kupela ipintzearren 100 euroko fidantza ordaindu beharko da, eta 600 euro, berriz, mahai hankabakar edo beladoreen kasuan. Izan ere, bide publikoa okupatzearren urteko tasa jakin bat ordaindu beharko da, "hartutako metro lineal bakoitzeko". Halakorik egin ezean, administrazio arau-haustea gertatzen da: "Kasu horietan Udala behartuta egongo da dagokion zigor espedientea irekitzera".