Goizaldeko 02:00ak aldera gertatu zen istilua, Iluntz tabernan, Herrizaingo Sailak informatu duenez. 23 urteko gizonezko bat mozkortuta zegoen eta muleta batekin zerbitzariari oinean kolpea eman zion; ondorioz, Debagoieneko Ospitalera eroan behar izan zuten. Udaltzainek bezeroa atxilotu zuten. Herrizaingo Sailaren arabera, eraso horrez gain, autoritateari eraso izana egotzi zioten, udaltzain baten aurka ere egin zuelako.
Alemaniako 34 urteko gizonezko bat ere atxilotu egin zuten, "istiluan parte hartu" zuelako eta bere burua identifikatzeari uko egin ziolako.
Diligentziak Ertzaintzak daramatza.