Arrasateko Hawkins Thugs taldeak Parisen joko du bihar

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko ots. 7a, 17:42
Hawkins Thugs talde arrasatearrak Parisen eskainiko du kontzertua bihar, zapatua. Hain zuzen ere, gaur hasiko den Winter Oi Fest! jaialdiaren baitan joko dute.

Les Mains D'Oeuvre aretoan izango da eta emanaldian, gainera, Trotskids, Wunderbach, Gonna Get Yours eta Lion´s Law taldeekin konpartituko dute oholtza. Azken horiekin, gainera, behin baino gehiagotan jo izan dute Hawkins Thugs taldekoek.

Bestalde, azken sei hilabeteetan lanean aritu ondoren, laster izango da kalean arrasatearren lehenengo disko laburra. Binilozko single bat izango da eta My Own Path izena ipiniko diote; Contra Records diskoetxearekin aterako dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak