Uxue Erostarbe, Maria Rodriguez, Jone Axpe, Lorea Garcia, Nerea Remiro, Uxue Barrutia, Leire Garcia, Naroa Errasti, Araitz Altube eta Ane Garcia arrasatearrak egongo dira jaialdian, Isabella Blezien eta Rakel Hernandez piano irakasleek lagunduta. Jaialdia bi modalitatetan banatuko da: piano bakarlaria eta lau eskutara. Beste hiru modalitate ere egongo dira, adinaren arabera banatuak.