Mantenu osoko egonaldia izango da, eta animatzen direnek 1.250 euro ordaindu beharko dute pertsonako (500 euro fidantza moduan). Prezioan bertan sartzen dira etxetik aireporturako joan-etorria eta jatorritik helmugarako hegazkinak. Eskozian, gida bat izango dute antolatu dituzten irteeretarako. Besteak beste, Edinburgo, Ness aintzira, Whisky destilategi tipiko bat eta hainbat gaztelu historiko ikusteko aukera izango dute erretiratu arrasatearrek.
Izen-ematea otsailaren 17tik 28ra egin beharko dute Abaroako bazkideek eta otsailaren 24tik 28ra bazkide ez direnek. Bidaia horretan, 45 edo 50 pertsonarendako lekua egongo da, baina gutxienez 35 pertsona lortu behar dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.