L'Assassins estatubatuarrek ondo baino hobeto berotu zuten jendez gainezka zegoen Arrasateko Taupa taberna atzo arratsaldean. 50ko hamarkadako pin up estetika, jarrera oldarkorra eta kantu onak. Guzti hori eta gehiago eskaini zuten atzo L'Assassinsek ordubete inguru iraun zuen kontzertuan. Garagea iturburu nagusi izan arren, surf, punk eta rockabillyak lekua izan zuten Mineapolisekoen kantuetan. Momentu askotan The Crampsen gordintasuna ekarri zuten burura. Martitzena ondo amaitzeko aukera paregabea izan zen.