Arrasateko Udalak bat egin du "emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ots. 4a, 18:35

Bildu, EAJ, PSE-EE eta Aralar taldeek
Arrasateko Udaleko talde guztiek adostu dute mozioa PPren Gobernuak aurkeztutako "kontzebituaren eta emakume haurdunen eskubideen babeserako" legearen aurreproiektuaren aurka. Bildu, EAJ, PSE-EE eta Aralar taldeek honakoa aldarrikatu dute, besteak beste, aurrez hitzartutako adierazpenean: "Haurdunaldia eteteko erabakiak emakumeen borondatea izan behar du ardatz eta baldintza nagusi".

Idazkariak mozioa irakurri ostean, PSE-EEko bozeramaile Aritz Arrieta izan da interbentzioa egin duen bakarra. Legea indarrean jartzen bada, sozialistak gobernura heltzen direnean indargabetuko dutela adierazi du, besteak beste.

Udal Gobernua, "pozik" akordioarekin

Osokoa amaitu ustean Udal Gobernuko bozeramaile Maider Morrasek esan du "pozik" daudela talde guztiek bat egiten dutelako: "Oso ondo baloratzen dut akordioa. Lege egitasmo honek ez du erabateko babesa, ezta PP barruan ere. Oso gutxi kostatu zaigu akordiora heltzea, gutxi gorabehera denok gindoazelako ildo berean. Alde horretatik pozik gaude; baina kezkatuta ere bai, beste aldetik".

"Atzerakada handia"

Morrasen arabera, abortuaren gainean erabakitzeko eskubidea "ezin da Estatuaren edo medikuntzaren eskuetan" geratu eta gaineratu du "nahikoa lan" egin duela mugimendu feministak emakumeak haurra "noiz izan edo noiz ez" erabakitzeko eskubidea izan dezaten. Esan du, era berean, lege egitasmo horrek "atzerakada handia" suposatzen duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak