Otsailaren 8an, zapatua, Eskolarteko A mailako lehen fasea jokatuko da Bergarako Labegaraietako kiroldegian. Gipuzkoa osotik etorritako gimnastek hartuko dute parte bertan. Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da, alebin, infantil eta kadeteekin. Arratsaldeko 17:00etan, jubenilek eta seniorrek ekingo diote.
Arrasate Dragoi Gimnasia Taldetik hamaika neska aurkeztuko dira. Maite Oliden, Maitane Ugarte, Eneritz Lage, Andrea Hernandez, Alba Revuelta eta Amaiur Mendizabalek kadete B mailako taldekako lehian jardungo dute (5 zinta). Ane Fernandez eta Maialen Gallardo ere zintarekin lehiatuko dira, bakarka, kadete B mailan. Jubenil B mailan, berriz, Eider Altube arituko da mazoekin. Eta azkenik, Olatz Fernandez eta Ainhoa Delgadok bakarka parte hartuko dute senior B mailan.