"Elkarrizketa, negoziazio eta irtenbide eskean", giza katea Mondragon Taldearen egoitzaraino

Ubane Madera 2014ko ots. 3a, 15:44

Eguenean, 10:30ean abiatuko da Ordaindu elkarteak deitutako giza-katea, Arrasate pasealekutik Mondragon Taldearen egoitzaraino. "Elkarrizketa eta negoziazioa aldarrikatuko ditugu eta gure arazoarendako konponbidea exijituko dugu", jakinarazi du Mikel Olabek, Ordaindu elkarteko ordezkariak. Egoitzan entregatuko duten komunikatu bidez egingo dute hori.

Era berean, iragarri dute eguenean bertan, baina arratsaldez, Arrasate pasealekuko lokalean egongo direla (Gautenaren lokalean), 16:00etatik 18:00ak arte, "zerbait ekartzeko dutenei edo kontsultaren bat egin gura dutenei arreta eskaintzeko".

Batzorde Iraunkorrarekin, laster

Bukatzeko, Olabek jakinarazi du otsailaren 13an Mondragon Taldearen Batzorde Iraunkorrarekin batzartuko direla, eurekin taldeak "zorretan dituen produktuak" bueltatzeko irtenbide esperoan. Batzar hori Txema Gisasolarekin ziren egitekoak; haren dimisioaren ostean hitzartu dute otsailaren 13ko batzarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak