Azken apurketa horien kalteak ordaintzeko faktura ontzat eman zuen joan den astean Tokiko Gobernu Batzarrak: 9.893 euro bideratu ziren. Udalaren arabera, apurketez gain, botaka eta txiza ere agertu izan da igogailuetan. Kamerok kanpoan, barruan edo bietan jarri behar diren aztertzen dihardute orain; kanpokoetarako Jaurlaritzaren baimena behar denez, Udalak oraindik ezin du zehaztu noiz jarriko diren.