Vietnamdar jatorrikoa, 1997az geroztik Erresuma Batua du lantoki Aksek, Manchester, hain justu ere. 1992an hasi zen margotzen P19 artista kolektiboaren barruan. Letrak margotzen hasi zen, baina berehala espezializatu zen pertsonaia ezagunen erretratuak egiten, Arrasateko Alex de la Iglesia zinemagilearena moduan. Azken urteotan arreta jarri du HD argazki errealismoko definizio altuko graffiti erretratuetan. Honako bideo honetan ikus daiteke zela lan egiten duen.
Akse 1.200 artistak osatutako zerrendaren lehen postuetan dago, BBC2ko Show me the Monet programan parte hartzeko. Eta baiezko botoa eskuratu zuen Charlotte Mullins arte kritikoaren eskutik Paintin people: the state of the art liburuaren egilearen eskutik, alegia.