Ludoteka ibiltariaren lehenengo barreak eta algarak Musakolan

Imanol Gallego 2014ko ots. 2a, 07:44

Gazte taldeak gustora igaro zuten goiza.
Umeen gozamenerako, aste bukaeran abiarazi zuen Arrasateko Txatxilipurdik ludoteka ibiltaria. Musakola izan zen jolas eta algararen karabana horren lehen geltokia, eta bidaiari ugari izan zituen.

10:30ean, ateak zabaldu bezain laster, iritsi ziren lehen gazteak, eta bertan zeuden bi hezitzaileen laguntzarekin, egin zuten jolas eta barre.

Zoritxarrez baina, eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, eta hezitzaileek aurrez prestatuko hainbat joko kanpoan egiteko asmoa izan arren, bertaratu zirenek gazte txoko barruan jolastu behar izan zuten. Horrek garrantzirik izango ez balu bezala, gaztetxoek primeran pasa zuten zapatu goiza. Ludotekara joandako batek baino gehiagok, errepikatu egingo duela ere sin egin zuen.

Otsailean saio gehiago

Hile honetako zapatu goiz guztietan, bertako gazteen gozamenerako, Musakolan izango da ludoteka ibiltaria. Martxoan aldiz, San Andresera eramango dute. Hala ere, antolatzaileek aipatu moduan, "auzotarrez gain, nahi duten gaztetxo guztiak etor daitezke". Lehen saio horretako giroa ikusita, ziur, hurrengo saiora gazte gehiago joango direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak