Emakumeak literaturan duen presentzia aztertzeko solasaldia

Imanol Gallego 2014ko ots. 1a, 13:44

Gema Lasarte, Aurelia Arkotxa, Tere Irastorza, Laura Mintegi eta Nerea Azumendik eskaini zute mahai-ingurua
Sareinak taldeak antolatuta, egubakoitz iluntzean, Gema Lasartek, Aurelia Arkotxak, Tere Irastorzak, Laura Mintegik eta Nerea Azurmendik 'Emakumeak eta literatura' solasaldia eskaini zuten. Emakume Txokoko aretoa mintzaldia entzuteko irrikaz zeuden entzulez bete zen.

Sareinak taldearen 7. urtebetetzea ospatzeko, Emakumea eta literatura mahai-inguruak hartu zuen Emakume txokoa. Solasaldian 1987an Jakin aldizkarian argitaratutako Emakumeak eta literatura monografikoan parte hartu zuten emakumeak izan ziren. Hizlariak, orduko eta egungo errealitatearen artekoa aldeaz mintzatu ziren.

Hitzorduak inguruetako herritar ugariren interesa piztu zuen eta aretoa bete egin zen. Hizlariek 1987 eta 2014. urteetan emakumeak literaturan izandako ibilbide, norabide eta presentziaz hitz egin zuten. Solasaldia anitza eta entretenigarria izan zen, bakoitzak bere esperientzia eta arlotik hitz egin zuen-eta.

Hizlariek aipatu moduan "pauso handiak" eman diren arren, oraindik emakumeak literaturan duen presentzia %15era besterik ez da iristen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak