Minneapoliseko (AEB) L' Assassin taldeak geldialdia egingo du bihar Taupa tabernan. Lau emakumez osatutako taldea, rockabilly eta garage doinuak ekarriko dituzte, zuzeneko indartsu batekin. Biran datoz eta geldialdia egingo dute gurean. Aukera ederra izango da nazioartean ezaguna den talde bat tabernako giro intimoan ikusteko; doakoa izango da, 19:30ean hasita.