Arrasaten ere Euskal Herriko Gutun Soziala dinamizatzeko taldea osatu da

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko urt. 31a, 15:51

Eguerdian aurkeztu dute Kulturaten Euskal Herriko Gutun Soziala dinamizatzeko Arrasateko lantaldea. Bertan bilduko dira zenbait norbanako, eta baita hainbat sindikatu zein eragiletako ordezkariak. Lehenengo ekimena ere antolatu dute otsailaren 5erako: 'Egoera ekonomikoa eta pobrezia gaur' berbaldia.

Prentsaurrekoan aditzera eman dute Gutun Soziala garatzeko beharra dagoela eta gogoeta egitea garrantzisua dela diote, egoera ekonomikoaren eraginez jendarteak une beltzak bizi dituela gaineratu dute.

Besteak beste, osasungintzan, etxebizitza eskubideetan, hezkuntzan eta beste hainbat esparrutan emandako eskubide murrizketak aipatu dituzte eta egun "botere ekonomiko eta politikoek darabilten estrategia taldeak geldiaraztea", modu horretan, "norbanakoa gehiago itotzea" lortuz .

Eta horren ondorioak, pobrezia, bazterketa soziala, ekologiaren suntsiketa, emakumearen prekarietatea, etxe kaleratzeak eta beste  hainbat direla salatu dute.

Nekane Juradoren berbaldia

Hala, Euskal Herriko Gutun Soziala dinamizatzeko taldeak Arrasaten hainbat ekimen antolatu gura ditu, eta zehaztu dute aurrenekoa, gainera. Egoera ekonomikoa eta pobrezia gaur berbaldia  eskainiko du Nekane Jurado adituak otsailaren 5ean kulturaten.

Parte hartzera deitu dituzte herritarrak, eta ekonomian adituak esateko dituenak entzuteaz gain, norberaren kezkak azaltzeko eta taldera gehitzeko aukera izango dutela gaineratu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak