Aratusteetako Jai Komisioak ez du herri bazkaririk antolatuko

Imanol Gallego 2014ko urt. 31a, 09:49

Ez zen herri bazkaririk popularrena, baina urtero jende mordoxka batzen zen mahaiaren bueltan, mozorroak eta umore ona aitzakia erabilita.

"Azken urtean, parte hartzaile kopurua erdira jaitsi zen", argitu du Iñaki Gurrutxaga Harristi-k, Aratusteetako Jai Komisioko kideak.

Oraingoz, erabakia ez da behin betikoa eta aurtengo erabakia "proba" modura hartu dutela azaldu dute. "Herriko ekonomia sustatzeko egin dugu; lehen herri bazkarira joaten zen jendea orain herriko taberna eta elkarteetan batuko da, eta diru guztia herrian geratuko da", esan du Harristi-k. Horren ostean, beste azalpen bat ere eman du: "Bazkariaren prezioa garestia zela esaten ziguten, eta zoritxarrez herrian langabe gehiago dagoenez, diru apur bat aurrezteko ere hartu dugu neurri hau".

Aurtengo herri bazkaria bertan behera uztea erabaki duten arren, jai egitaraua bere horretan mantenduko da.

Beste guztia berdin

Azken urte hauetan Jai Komisioak lan handia egin du Aratusteak suspertzeko, eta, herri bazkari bazkaririk gabe bada ere, jendea kalera irteteko gonbita egin du Aratusteetako Jai Komisioak: "Pregoia, desfilea... eta guztiaren gainetik umore ona". Eguerdiko otordu popularrik gabe bada ere, azken urteotan indarra hartu duen festa ez da bertan behera geratuko.

Seguruenez, askok herri bazkaria elkarte bazkariz mozorrotu eta eguna bere horretan ospatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak