Mondra sailkapeneko aurreneko postuetan sartzeko puntuen bila

Imanol Gallego 2014ko urt. 31a, 08:30

Etxean jokatutako azken partiduan Mondrak Zestoari irabazi zion.
Aurreko astean lortutako emaitza ona berretsi nahi dute zuri-moreek. Lazkaori 1-6 irabazi ostean, Mondrako mutilek animoa berreskuratu dute, eta lehen postuetara iristeko beharrezkoak dituzten puntuen bila irtengo dira Urtzelairen mutilak.

Domekako norgehiagoka (16:30) garrantzitsua da oso. Sailkapeneko lehen zortzi taldeen artean lau puntuko aldea dago, eta, hiru puntuak etxean geratuz gero, aurrerapauso ederra emango du herriko taldeak. Aurkari, baina, Ordizia liderra izango dute. Sailkapeneko lehen postuan dauden arren, gainontzeko taldeekin duten tartea handitu nahi dute, eta Mojategi horretarako toki aproposa den ideiarekin etorriko dira Arrasatera.

Etxean indartsu

Urtzelairen mutilek etxean partidu bakarra galdu duten arren, aste honetako lehia ez da erraza izango. Min hartutako gehienak ez dira osatu, eta hasiera batean taldea ahulago dagoela iruditu arren, hiru puntuak etxean geratzeko asmoarekin irtengo dira Mojategiko zelaira. Aurreko jardunaldietan bezala, harmaila talde zuri-morearen jarraitzailez beteko da.

Domekakoa norgehiagoka ikusgarria izango da, emaitzak duen garrantziagatik ez ezik, partidua bera ere ikusgarria izango delako. Mondrako jokalari batek esan duenez, "domekakoa ikusgarria izango den partidu horietako bat izango da".

Neskak itxaropentsu

Bigarren mailara iritsi zirenean argi zuten partidu bakoitza erronka zaila izango zela. Hala ere, neskek ez dute amore eman. Zenbakiak eta estatistikak kontra izan arren, entrenamenduetan gogotsu aritzen dira.

Domekan Iruñean arituko dira San Juan AD taldearen aurka, eta, aldez aurretik punturen bat lortzea zaila izango dela jakin arren, neskak euren kasta erakustera joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak