Datorren astean ospatuko dira Gesalibar auzoko jaiak

Eñaut Abarrategi 2014ko urt. 29a, 16:35

Urtero legez, patata tortila txapelketa egingo dute.
Hurrengo astean ospatuko dituzte jaiak, Arrasateko Gesalibar auzoan. Eguaztena, otsailaren 5ean hasi eta otsailaren 9an, domekan bukatuko dira festak. Urtero legez, Santa Ageda abesteko eta hildako auzotarrak omentzeko ere aprobetxatuko dituzte festak.

Denetariko ekintzak egingo dituzte gesalibartarrek beraien jaiak ospatzeko. Urtero moduan meza, patata tortila lehiaketa... egongo dira.

Jaiak otsailaren 5ean hasiko dira. Arratsaldeko 18etan meza egingo da auzoko elizan. Barikuan 19:30etatik aurrera III.Gesalibarko Toka txapelketa egingo da. Ondoren eta gaueko 21etatik aurrera bertso afaria egingo da auzoko elkartean. Sebastian Lizaso eta Aitor Mendizule bertsolariek hartuko dute parte. Izena emateko azken eguna Otsailaren 5a izango da, auzoko elkartetxean.

Zapatu goizean umeentzako jolasak egongo dira, Txatxilipurdi elkartearen eskutik. Honekin batera, Gesalibarko III. patata tortila txapelketa egingo da. Antolatzaileek adierazi dutenez, patata tortila aldez aurretik egin beharko da. Eguerdian eta urtero legez, meza egingo da auzoko hildakoen alde eta 14:30etatik aurrera, Santa Ageda abestuko dute auzotarrek.

Domekan, berriz, 11etan meza egingo da auzoko zaindariaren alde. Eguerdian luntxa egingo da auzotarrendako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak