Munilla Gotzaina bisitan izango da San Juan de Dios-en

Jon Berezibar 2014ko urt. 29a, 10:17

San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikora bisita egingo du gaur, eguaztena, Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzainak. Artzain-bisita izango da, hain zuzen, eta Frantzisko I.a Aita Santuaren idatzia aurkeztuko du.

Erregu apostolikoa

Aita Santuaren erregu apostoliko bat ekarriko du Jose Ignacio Munillak. Azaro amaieran zabaldutako dokumentua da munduaren egoerari buruz hark dituen ikuspuntuekin. Evangelii Gaudium (Ebanjelioaren poza) dauka izena agiriak eta Eliza Katolikoaren buruaren aitasantutzaren gidalerro gisa hartu da. Adierazpen horren bitartez Jorge Mario Bergogliok Eliza Katolikoaren izpiritu misiolari eta ebanjelizatzailean sakontzen du. Adituen arabera, gizarte gaiekin lotutako bi ardatzetan oinarritzen da Aitasantu berriaren bidaia-orri moduko hau: txiroen gizarteratzea eta bakea eta elkarrizketa soziala. Testuan, "egungo munduaren arrisku" bezala jartzen du, esate baterako, kontsumismoa, "bihotz uzkur eta erosotik eratorritako tristura indibidualistaren" erantzule modura.


Munilla Gotzainaren hitzaldia 14:00etan izango da ospitaleko areto nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak