Udane Uribarren: "Janaria, albaitaria, harea... Kaonbin gastu ugari ditugu"

Imanol Gallego 2014ko urt. 29a, 10:11
Udane Uribarren.
Duela urte batzuk hainbat katu hilda agertu eta gero sortu zen Kaonbi elkartea. Bada, katuen eskubideak zaintzeko asmoarekin elkarteko kide egin zen Udane Uribarren.

Ze behar du katu batek ondo bizi izateko?

Ura, janaria eta aterpea edo babes daitekeen lekua eta herritarren errespetua behar ditu. Etxe batean bizi izateko aukera izanez gero, hobeto.

Herritarren babesik jasotzen duzue?

Bai, bi albaitarik (Altamira eta Zarugalde) laguntzen digute. Horiez gain, Lagun erraustegiak eta Nebraska tabernak ere babeste dute elkartea. Nebraskan, adibidez, eskuz egiten ditugun eskumuturreko eta belarritakoak saltzen dituzte.

Zuen ekintzetarako aurrekontu handia behar duzue?

Katuen janaria, harea, albaitaritza, medikamentuak, katakumeentzako esnea… gastu ugari ditugu. Dirua lortzeko, azaroan adibidez, bigarren eskuko azoka bat antolatu genuen eta martxoan beste bat egingo dugu. Norbaitek azokarako gauzaren bat eman nahi badigu, guk pozik hartuko dugu. Horrez gain, Teaming izeneko webgune baten bidez hilean euro bat emateko aukera ere badago.

Diruaz gain, badago laguntzeko beste modurik?

Inork etxean mantaren bat edo katuen ohetxoren bat, janlekuren bat… badauka, horiek guztiak ongietorriak dira Kaonbin. Norbaitek boluntario lan egin edo katutxoren bat denbora baterako hartzea ere oso aukera ona da.

Katu asko ematen dituzue adopzioan?

Irailetik hona, 20 katu adoptatzea lortu dugu; dena den, beste askok etxe baten beharra dute. Errazena zuzenean elkartearekin harremanetan jartzea da. Facebooken eta Tuentian Asociacion Kaonbi Arrasate izena dugu eta kaonbi.blogspot.com bloga ere badaukagu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak