David Artzamendiri azken agurra

Jagoba Domingo 2014ko urt. 28a, 17:42

Urteetan zehar etxe izan zuen Arrasateko parrokian elkartu ziren David Artzamendiren lagun eta senitartekoak azken agur sentitua emateko. Hileta elizkizuna hasi baino ordu erdi lehenago hasi zen jendea parrokian sartzen, eta hilkutxa sartu orduko beteta zegoen.

Zapatuan hil zen Artzamendi, 99 urte zituela. Arrasateko parrokiako organo jole izandakoa, pertsona oso estimatua izan da kultura eta eliza esparruetan egindako lanagatik eta atzoko hileta elizkizunean parrokia lagun eta senitartekoz bete zen. Hileta elizkizuna 18:00etan bazen ere, 17:30ean hasi zen jendea parrokiara gerturatzen eta ehorztetxeko autoa heldu zenerako jende asko elizan zegoen. Horacio Argarate parrokoak egin zion hilkutxari ongietorria eta ostean eman zioten azken agurra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak