Bestalde, iaz diru bildutako diruaren berri ere eman dute: "Ohitura zaharrari eutsi eta herria girotzeaz gain, ekimen honen helburua dirua biltzea da, behartsuenen artean banatzeko", adierazi dute.
Ia 4.600 euro
2013ko eskean 4.584 euro bildu ziren, eta Parrokiarteko Caritas-en bidez banatu zen dirua, honela:
- Familia langabetuak seme-alabekin 1.500€
- Ama bananduak 1.200 €
- Eskola-jangelak 700 €
- Etxe-alokairuak 850€
- Neguko jangelarako 300 €
Aurten ere emaitza "bikain" horiek errepikatzeko denda eta enpresengana jo gura dute "eskuzabaltasun" horren bila. Honako kontu korronte zenbakia jarri dute ekarpena egin gura dutenendako: 2095 5055 56 1066568303.