Cobra musika taldea izango da gaur Kooltur Ostegunak ekimeneko gonbidatua. Rockaren eta metalaren artean kokatzen den talde indartsu hau Kokein, Evirus69, Pilt eta Berri Txarrak taldeetako musikari eskarmentudunek osatzen dute. Euren emanaldi indartsuetan 1990eko hamarkadako musika errebindikatzen dute eta zenbait kasutan Down eta Clutch taldeak gogora ekartzen dituzte.
Cobra filmeko pertsonaia abiapuntu hartuta, akzio pelikulei buruzko jarrera, estetika eta tematika lantzeari ekin zioten eta horren adibide adierazgarria da taldearen hirugarren diskoan, Covered (a selection of film scores), izenekoan, film klasikoen soinu bandak rock-metal estiloz bertsionatu izana. Taldearen gaineko informazio gehiagorako klikatu hemen.