Ludoteka Musakolako auzoan egon arren, nahi duenak bertara joateko aukera izango du, betiere adin tartearen barruan sartzen bada edo haur hauen arduraduna bada. Elkargunea Musakolako gazte txokoa izango da, baina, eguraldiak laguntzen duen neurrian, ekintzak kanpoan izango dira. Elkargunea San Antolin ikastetxearen ondoan dago.
Hezitzaileak bertara joaten direnen nahiak betetzen ahaleginduko dira. Horretarako, material ugari izango dute eskura. Sormena eta momentuko gogoa kontuan izanik egingo dira ekintzak.
Ekimen honen helburua da, ludotekarik ez dagoen auzoetako haurrei urtean asteburu batzuetan, besterik ez bada, beraien auzoetan ludoteka batez gozatzeko aukera ematea.