Duela hilabete batzuk herri erdi aztoratu ostean, bi hilabete barru estreinatuko da Ocho apellidos vascos pelikula. Martxoaren 14an estreinatuko da Clara Lagoren (Amaia) eta Dani Roviaren (Rafa) arteko amodio istorioa.
Trailerrean ikusten denez, ez da ohiko istorio erromantiko bat izango, hizkuntzak eta politikak komeria bat baino gehiago eragingo dituzte-eta.
Universal ekoiztetxeak Emilio Martinez Lazarok aurrez zuzendutako Las 13 rosas eta El otro lado de la cama pelikulekin izandako arrakasta errepikatu nahi du. Filma sustatzeko, gainera, Mediaset taldearen laguntza izango dute.
Arrasate gogoko
Badirudi Arrasaten grabatu beharreko hiruzpalau eszenak garrantzi handia dutela; izan ere, trailerreko zati handienean Al-Andalusen grabatutakoa ageri da. Antza denez, Sevillaz gain, Arrasatek ere kolore berezia dauka.