Gogotik gozatu zuen Ane Zuazubizkar arrasatearrak Donostiako Bertso Egunean

Jagoba Domingo 2014ko urtarrilaren 27a

Ane Zuazubizkar bertsolari arrasatearra.
Bertso Egun arrakastatsu eta berritzailea izan zen zapatuan Donostian ospatutakoa. Emakumeek antolaturiko lehena izan zen eta generoa oso presente egon zen, batez ere, Kursaaleko emanaldian. Hala ere, egun osoan zehar bertsoez gozatu zuten Donostiara hurbildutakoek. Goizeko bertso poteoan, Ane Zuazubizkarrek eta Maddi Sarasuak hartu zuten parte eta Kursaaleko saioan berriz, Ainhoa Agirreazaldegik.

Esperientzia paregabea izan zela aitortu zuen Zuazubizkarrek. Etxetik kanpo bertsotan ibiltzea beti aberasgarria izaten delako; gainera, jende askok jarraitu zuen goizeko saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak