San Balerio jaiek piztu dute Meatzerreka oraingo asteburuan

Jon Berezibar 2014ko urt. 27a, 09:11

Auzo dantza, ermitako bidean.
Asteburuan ospatu dituzte jaiak Arrasateko Meatzerreka auzoan. Ohi bezala, erromeria, auzo dantza berezia eta mus txapelketa egin dituzte, besteak beste.

Herriko ermitarik ezkutuena da San Balerio, baina badu baita ere herriko ohitura berezi eta bakarra dena: auzo-dantza. Meatzerrekako ohitura da eta Lore Gazteak dantza taldekoak arduratu dira aurten egiteaz, txistularien laguntzarekin. Atzo izan zen hori, eguerdian. Jaien erdigunea, baina, Meatzerreka elkartea da, eta han egin dituzte asteburuko ekintza nagusiak; hala nola, mus txapelketa, animaliekin jolasak eta dantzaldia. Aurten ere egitarau osoa izan dute eta historiari buruzko berbaldia, tortilla lehiaketa eta, noski, dantzaldia izan dituzte. Orotz taldeak jo zuen zapatu gauean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak