David Artzamendi organo-jotzailea hil da

Jon Berezibar 2014ko urt. 26a, 16:26

Atzo, zapatua, hil zen David Artzamendi, 99 urte zituela, Arrasaten. San Juan Bataiatzailea Parrokiako organo jotzaile izan zen oso gaztetatik Artzamendi eta gizon benetan estimatua da herrian kultura eta eliz esparruetan. Hileta elizkizuna bihar, astelehena, 18:00etan izango da Parrokian.

Musikarako zaletasun eta eta maitasuna txikitatik erakutsi zuen Artzamendik eta maitasun horri eutsi zion ia orain gutxira arte. Jose Mari Velez de Mendizabalek zalantza barik dio "Arrasateko XX. mendeko historia musikala" ezin dela "ulertu Artzamendi gabe".

David Artzamendi Enparantza 5 urterekin hasi zen musika ikasten eta seminarioan piano eta solfeo ikasketak egin zituen. Velez de Mendizabalek gogora dakarrenez, 1932 urtean hasi zen jada parrokiako organo-jotzaile bezala lehen ordezkapenak egiten eta jotzen jarraitu duela orain dela urte gutxira arte. Azkeneko urteetan nahiko makal zebilela kontatzen du Velez de Mendizabalek eta azken sei hilabeteetan ez dutela Parrokian organoa jotzen entzun. Musikarako maitasuna eta lan egiteko grina nabarmentzen du ikerlariak.

Hileta elizkizuna bihar izango da Parrokian 18:00etan. Gorpua ikusgai gaur 19:00ak arte izango dute Iturriotz 43 behean eta bihar, astelehena, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era.

Josemari Velez de Mendizabalek Artzamendiren gainean idatzitako kronika ikusteko, klikatu hemen.

[Bideoan, Arzamendi parrokiako organoa jotzen]

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak